XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
ADIMENDUA-ZUHURTZIA- So egilea beti jakintsun
- Zenbait aldiz, on dugu dazkigunen ahanztea
- Eroriz ikasten da oinez
. - Ez dakizunik ez aipa, bainan dazkitzunak oro ez erran!
- Ongi mintzatzeko behar da erraiteko zerbait, hura erran eta ixilik egon
- Hitzik ezin atera eta ixilik ezin egon
- Lehenik sumatu bainan gero frogatu duguna da hobekienik dakiguna.
- Jende zuhurrak luzaz pentsatzen eta laster obratzen
- Zoroa irriz ari da itotzean ere
- Miresten ez dakienak adimendu guti
- Ikasiago eta ez jakinen eremua ageriago
- Jakintsuna ixil, ez dakiena dena haro
- Bertute gabeko jakitatea irriskuz betea
- Erakastea bietan ikastea
- Ikasiak oro ez erran!
- Ulertzaile (aditzaile) onari, hitz guti
- Ez duenak buru zendako hainbertze liburu?
- Dakikanetik begira hadi, ez dakikanetik Jainkoak begira nezala
- Nahiz zahar ta jakintzu, zuhurrak hartzen du abisu
- Orroitzapenik gabe jakitaterik ez
- Bururik ez ta xapela nahi
- Bururik ez duenak zangoak behar
- Txapelik haundienak ez buru hutsik estaltzen
- Ikasiak balaki, frogatuak hobeki
- Balaka gazteak, baleza zaharrak
- Zaharrak dauka beti zer erran, gazteak zer ikasi
- Guti mintza dakigunaz, batere ez dakigunaz
- Gazteak balaki, zaharrak ahal balu, mundua eder litaike zalu
. - Ainitz dakit, bizitzen badakit
- Iñor (nehor) ez da ikasia jaiotzen (sortzen)
- Jakitateak ez ogirik jaten
- Baleki gazteak, baleza zaharrak
- Deus ez dakienaren jakitatea, ixilik egoitea
- Guti ikusi, guti ikasi